XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Latza da Jesusen pausoetatik ibiltzea; Jondone Paulok hala igarri.

Jondone Pauloren Gutun batetik hartua da Irakurgaia.

Adiskideok, hona zenbait gauza, Jesusen berri jendeari ematean, neri gertatuak.

Lan, behinik-behin, gogor egin behar izan dut.

Espetxean egona naiz.

Zigorrak eman dizkidate (ja hilik uzteraino aldi batez).

Ontzia hondatuta, gau osoa pasa nuen itsasoan behin.

Gelditu gabe ibilia naiz bidez bide, lapurrak noiz irtengo, beldurrak akabatzen.

Hibairik igaro dut zubirik ez zegoen urguneetan.

Lanera joan behar izan dut askotan, gau santu guztian ohea zapaldu gabe.

Goseak akabatzen eta egarriak itotzen egon naiz aldiz-aldiz.

Eraso ere egin zidaten behin soldaduek eta saski batean ezkutatuta ihes egin nuen, eta hiriko harresi-leihotik eratsi ninduten lagunek ihes egin eta libratzeko.

Dena jasaten dut halere, dena Jesusen amoreakgatik dagit eta.